Bere garaian, munduko liburutegirik handiena izan zen. Alexandria hirian kokatua, uste denez, K. a. III. mendearen hasieran sortu zuen Ptolomeo I.a Soter faraoiak. 700.000 liburu inguru izatera iritsi zen.
Alexandriako Liburutegiaren suntsipena, mendebaldeko zibilizazioaren
misteriorik handienetako bat da. Ez dago lekukotza zehatzik bere alderik
funtsezkoenei dagokienez, eta ez dira Museoaren hondakinak aurkitu.
Bibliotheca Alexandrina izeneko liburutegi berri bat, UNESCOk bultzatua, 2003an inauguratu zen hiri berean. Ikusi 360 cities
Gelan ikusi dugun bezala, Egipto maila sozial ezberdinetan banatuta zegoen. Hurrengo bideo honetan maila sozial ezberdin hoiek nola osatuta zeuden azalduko digu: Faraoia, apaizak eta nobleak, ....